Lauko Finalak: Ointxe, Bera Bera, Tolosa eta Ordizia Euskal ligetara
Junior eta kadete mailetako lauko finalak izan dira astebukaerako protagonista handiak. Etxean jokatzen zuten lau taldeek lortu zuten garaipena. Hala izanik, Mondragon Unibertsitatea Ointxa (gizonezkoen juniorra), Bera Bera (emakumezkoen juniorra), Take Tolosa (gizonezkoen kadetea) eta Ordizia (emakumezkoen kadetea) dira, Euskal ligetan jokatzeko txartela lortu zuten taldeak, eta urtarrilean jokatuko diren lauko finaletan parte hartuko dutenak A1 taldean jokatzeko.
Iturripen, Mondragon Unibertsitatea eta Easo Adarra neurtu ziren finalean, Goierri Gaestopas eta CPK kaldereria ISB gainditu ostean hurrenez hurren. Leia emozioz betea egon zen, etxekoek gogor ekin zioten leiari saskiratze asko lortuz, (24-13, lehen laurdenan). Atsedenaldiaren ostean, Donostiarrak leia berdintzeko gai izan ziren, (57-56 azken laurdenaren erdialdean), baina etxekoek burua hotz mantendu zuten eta garaipena eskuratu zuten (67-61).
Bera Bera eta Easo Bankoa taldeek jokatu zuten emakumezkoen juniorren finala Manteon, Inar Optika ISB eta Urbycolan Hondarribia gainditu ostean finalaurrekotan. Hasieratik defentsa gogor bat erabiliz, Bera Bera leia agintzen hasi zen lehen laurdenetik (15-9). Easo ez zen errenditu baino etxekoek neurketa nahi zuten bezala maneiatu zuten eta markagailuko diferentzia handitzen jakin zuten bukaerako 56-40 emaitzara arte.
Redline Mekanika Take eta Erroibide Irun neurtu ziren gizonezkoen kadeteen finalean, Ordizia eta Easo 04 Mendaur gainditu ostean. Lehen laurden berdindu baten ostean, Tolosarrek bigarren laurden ikaragarria sinatu zuten finala erabakita utziz (34-7, atsedenaldian). Erroibide taldeak lan handia egin zuen markagailuan gerturatzeko, baina ezin izan zuen (65-41 bukaeran).
Emakumezkoen kedeteetan, Ordiziak ligan duen nagusitasuna bermatu zuen. Easo AECC gainditu ostean finalaurrekotan, finalean Cafes Aitona Askatuak taldea eduki zuen aurrez aurre, hauek Goierri Oxycor kaleratu zuten. Ordiziarrek beren sendotasuna erakutsi zuten berrogei minutuan zehar Euskal ligetarako txartela lortzeko.
Ointxe, Bera Bera, Take eta Ordizia taldeak beraz, iada kadeteen eta juniorren euskal ligetan ditugun ordezkariei gehituko zaizkie, zirraragarria datorkigun denboraldiaren bigarren zati hontan. Zorionik beroenak guztiei arrakasta handi honengatik! Segi lanean!
Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Juniorren Final 4
Gizonezkoen Juniorren Final 4
Emakumezkoen Kadeteen Final 4
Gizonezkoen Kadeteen Final 4