Partidu aurretikoak, 14. astea: Euskal ligetarako txartelak jokoan

Partidu aurretikoak, 14. astea: Euskal ligetarako txartelak jokoan

Euskal ligetarako txartelak jokoan edukiko dituzten lauko finalak izango dira astebukaera hontako protagonista handiak. Gipuzkoako emakumezkoen juniorren lau talde onenak, gizonezkoen juniorrenak, emakumezkoen kadeteenak eta gizonezkoen kadeteenak, urtarrilean jokatuko diren finaletarako txartelaren bila neurtuko dira. Final horietan Bizkaiako eta Arabako taldeen aurka neurtu beharko dira, horrela Euskal ligetako A1 eta A2 taldeetan partaide nortzuk izango diren erabakiko delarik.

Manteon izango da emakumezkoen juniorren lauko finala eta Iturripen gizonezkoen juniorrena. Majori kiroldegia izango da emakumezkoen kadeteen lauko finalaren eszenatoki eta gizonezkoen kadeteena berriz Usabalen jazoko da. Hemen dituzue lau kategoriatako kuadroak:

Emakumezkoen Juniorrak

Gizonezkoen Juniorrak

Emakumezkoen Kadeteak

Gizonezkoen Kadeteak

Kontsultatu hemen jardunaldiko gainontzeko ordutegiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila

Iruzkin bat idatzi