
2026 Finalen Finaleko emaitzak
Joan den larunbatean, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, 2026ko Finalen Finala jokatu zen; intentsitate handiko jardunaldia izan zen, eta probintziako sei kategoria nagusietako finalak jokatu ziren bertan.
Ekitaldia goizeko 09:30ean hasi zen Emakumezkoen Kadete mailako finalarekin, BERA BERA eta ZAST ATTACK taldeen artean. Emozioz beteriko partida izan zen, baina azkenean Zarauzko taldeak lortu zuen garaipena, 53-72.
Ondoren, Gizonezkoen Kadete mailako finala jokatu zen ORDIZIA KE eta EASO BASKET KARTING IRUN taldeen artean. Bi aldietan zehar lehia oso estua eta berdindua izan ostean, Ordiziak irabaztea lortu zuen 84-79ko emaitza estuarekin.
13:30ean Junior kategoriaren txanda iritsi zen, eta neskek ireki zuten jardunaldia. Partida oso borrokatu eta bizi baten ostean, ZAST KURAYE ZKE taldeak BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA gainditzea lortu zuen, 40-53ko emaitzarekin.
Berrogei minutu inguruko atsedenaldiaren ondoren (edo ordu erdi pasatxo), 16:00etan ekin zitzaion berriro lehiaketari Gizonezkoen Junior mailako finalarekin. Bertan, HONDARRIBIA IKASBASKET eta ZAST & FURIOUS aritu ziren aurrez aurre. IKASBASKETeko taldeak eraman zuen garaipena, Zarauzko taldeari 64-55 irabazita.
18:00etan Senior mailako finalak hasi ziren, emakumezkoen kategoriarekin abiatuta. KRUCE OINTXE eta EASO BASKET EN CLAVE DE SOL taldeek jokatu zuten, eta Ointxek garaipen sendoa lortu zuen (45-38), Donostiako taldeak ezin izan baitzion haien erritmoari eutsi.
Jardunaldia amaitzeko, Gizonezkoen Senior mailako finala jokatu zen, non ORDIZIA KE eta LOYOLA 21 HOOPS taldeak izan ziren azken partidako protagonistak. Ordizia Gipuzkoako txapeldun izendatu zen 74-56ko emaitzarekin irabazi ostean, eta horrela borobildu zen emozioz, lehiakortasunez eta saskibaloi maila bikainez beteriko eguna.
