Federazioa

GSF-a funts publikoa kudeatzen duen irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da (ez da irabazirik banatzen bazkideen artean). Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du eta honako hauek dira bere ekintza nagusienak:

Gipuzkoan bere modalitateko lehiaketa ofizialen kirol-ekintza federatuak antolatu, baita Gipuzkako Foru Aldundiak zuzendutako eta kontrolatutako eskola-jarduerak; bere partaidetzako eta lehiaketako arauak ezarri; Euskadiko esparruan gipuzkoar saskibaloiaren ordezkari izan; ESFra bidaltzeko federazioaren lizentziak tramitatu; ekintzan zehar sortutako kirol-gatazkak ezagutu eta konpondu  arbitraje-organo eta judizialen gaitasunak eragotzi gabe; bere diziplinarako eskubidea gauzatuz, arauak eta erreglamenduak betetzen direla egiaztatu; ESFrekin kolaboratu debekatutako substantziak eta talde farmakologikoak eta arauz kanpoko metodoak kontrolatzen eta zigortzen, arautegiaren helburuen arabera; modalitateko teknikoen eta epaileen trebakuntzan kolaboratu; jardueren garapenerako bere baliabide ekonomikoak eta beste erakundeek transferitutakoak kudeatu eta bere erabilera egokia kontrolatu; klubei eman diezaieketen diru-laguntzak esleitu eta kontrolatu; Euskadiko administrazioarekin kolaboratu bere kirol-promoziorako; bere kirolerako estatutu eta erreglamenduak egin; ahal den neurrian, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatu eta bermatu haien lurraldeko esparruaren kirolaren praktikan, eta orokorrean, haien kirol-modalitatearen jardutearen sustapen eta hobekuntzarako ahal dena eskaini.

Horrek guztiak bere zuzendaritza-batzordearen eta batzar orokorraren gainbegiratze eta onarpena du.

Azken helburua gipuzkoarrei, batez ere gazteei, saskibaloia egiteko gaitasuna ematea da, zeinaren balioak ezagunak diren.

Web-orri berriaren ezaugarri nabarmen bat honako hau da: ez da informazio-transmisio soil bat,  administraziorako zereginak informatikoki gauzatzeko beharrezko osagaiak baititu. Funtzio horietarako, funtzio informatiboak funtzio administratiboengatik gora egingo duen web-orri bat diseinatu eta garatu dugu. Horren ondorioz, federazio honen barneko zenbait lan murriztu egingo dira,  horrela, balio erantsi gehiagoko ekintzak burutzeko aukera izango dugu, eta horrek gure bazkideentzako zerbitzu-maila hobetzeko aukera izango dugu.

Zuzendaritza batzordearen organigrama

LehendakariaAinhoa Ibarburu Achaga
LehendakariordeaLeire Aramburu Garayalde
DiruzainaMikel Joseba Lekaroz Garikano
IdazkariaFrancisco Javier Blázquez Sastre
Ainhoa Ibarburu Achaga
Leire Aramburu Garayalde
Mikel Joseba Lekaroz Garikano
Francisco Javier Blázquez Sastre
Bokalak
Zb1
Oscar Cea Echeverri
Zb2
Intza Lizarazu Jauregi
Zb3
Miguel Ángel Fernández Fernández
Zb4
Sergio Ferrer Arregi
Zb5
Héctor Olaizola Martín

Eremu pribatua