Junior Partaidetzako finalen emaitzak

Junior Partaidetzako finalen emaitzak

Igande goizean Andoaingo Allurralde Kiroldegian Junior Partaidetzako finalak jokatu ziren.

09:30ean Junior Nesken Partaidetzako finala jokatu zen Bera Bera Albistur eta Zast Esel taldeen artean. Partida Bera Bera Albistur-ren garaipenarekin amaitu zen, 44-26ko emaitzarekin.

Ondoren, 11:30ean Junior Mutilen Partaidetzako finala jokatu zen Easo Basket Murumendi eta Representaciones Justino (Ganbara) taldeen artean, Easo Basket taldea 80-61 emaitzarekin irabazita.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.