Udako Kanpus arrakastatsua

Udako Kanpus arrakastatsua

Azken bi asteetan, Urretxun, Udako Kanpuseko edizio berri bat bizi izan dugu.

Bost egunetako bi txandatan banatu dira (astelehenetik ostiralera) eta ekintzaz, saskibaloiz eta lagun berriz betetako egunak pasa dituzte parte-hartzaileek. 75 lagunak Santa Barbarako aterpetxean egon dira egun hauek pasatzen, errepidez erraz heldu daitekeen lekua izanda ere, natura betean dagoen lekua, Aralarreko mendizerra edo Aizkorri bezalako mendien magalean. Aterpetxeak ematen dituen erosotasun eta inguru paregabearekin gozatu ederra hartu dute parte-hartzaile guztiek.

Entrenamendu saioak Urretxuko Aldiri kiroldegian egin dira eta bertan teknifikazioa, norbanakoaren hobekuntza eta jolasa uztartu nahi izan dira. Gainontzeko denbora guztia talde ariketak egiteko eta denbora librerako erabili da: jolasak, igerilekuan ibili…

Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik Urretxuko Udalari, Goierri Saskibaloiari eta Santa arbara aterpetxeari antolakuntzan emandako laguntza guztia eskertu nahi diegu. Kanpusa guztiz arrakastatsua izan da eta errepikatzea espero dugu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.