Batzar Orokorrak emandakoak

Batzar Orokorrak emandakoak

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko Batzar Orokorra egin zen atzo arratsaldean Kirol Etxean, eta gure saskibaloiaren kolektibo ezberdinetako ordezkari asko egon ziren bertan presente.

Batzarrean, ohikoa den moduan, egoeraren berri eman zen eta horrez gain gure egunerokoan dauden aspektu batzuetarako jasotako zuzenketen bozketa ere egin zen, hala nola: lehiaketa oinarriena, egutegiarena, emaitzen jakinarazpenarena, epaileen dieta eta ordainagiriena, edo goragoko mailetako jokalari zerrendatzea egiteko moduarena.

Bestalde, epaile bakar moduan Hector Olaizola izendatzea erabaki zen eta sexu-abusuak edo sexu arrazoiengatiko jazarpena zehatzeko eta aurreikusteko erregelamendua ere onartu zen.

Parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu 22/23 denboraldira begira gure lehiaketak hobetzeko nahiarekin egindako ekarpenak benetan direlako garrantzitsuak.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.