Hemen gaude berriz!

Hemen gaude berriz!

Azken hiru hilabeteak luze egin zaizkigu saskibaloi lehiaketarik gabe, baina datorren asteburutik aurrera, berriz ere, protagonismo osoa berreskuratuko dute.

Gure klubek asteak daramatzate garrantzi handia izango duen denboraldi hau prestatzen. Eta zergatik izango da denboraldi hau horren garrantzitsua? Batez ere normaltasunera itzuliko gaituen denboraldia izatea espero dugulako, gure saskibaloi kantxak egoera normalean ikusiko ditugulako berriz ere.

Datozen bederatzi hilabeteetan saskibaloiari buruz bakarrik hitz egin nahi dugu, gure gizataldeei protagonismoa eman (jokalari, epaile, entrenatzaileei…) eta astebururo gure kirolarekin gozatu.

Asteburu honetan senior maila batzuk eta errendimenduzko junior zein kadete mailako jokalariak kantxa gainean ikusiko ditugu berriz, aurrerago ezagutuko ditugun sorpresaz beteriko denboraldi kitzikagarri honi hasiera emateko.

Goza dezagun gustatzen zaigunarekin! Goza dezagun saskibaloiarekin!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.