Jardunaldiko atarikoa.
Asteburuko berria da Eskola Kirolaren itzulera eta gure agendan ezin sartu gabe utzi. Berriz ere gure txikienak saskibaloiaz gozatzen ikusiko ditugu denbora batez geldirik egotera behartuta egon eta gero.
Beraz, hasi gaitezen txikienen lehiaketak zein egoeretan dauden begiratzen. Errendimenduzko mini mutiletan lehen multzoko partida batean fijatuko gara, Santa Teresa Atletico Sn Sn (3-1) eta Altuna Uria ISBren (2-2) artekoa hain zuzen ere. Nesketan, bigarren multzoan, Ordizia KE-k (4-0) etxean ZAST 2010en (2-2) aurka duen partida probestu nahiko du sailkapenean zuloa handitu ahal izateko.
Errendimenduzko infantiletan, mutiletan, Ordizian liderraren atzetik dabiltzan bi talderen arteko partida interesgarri bat aurkituko dugu. Etxekoek Larramendi Atletico Sn Sn-ren bisita jasoko dute eta biek ere EASO Cromova liderra gertutik jarraitzen segitu ahal izatea bilatuko dute. Infantilekin jarraituz, baina Haundi mailan, partidarik galdu ez duten taldeen arteko partidak izango ditugu: Antigua Luberri 08 – EASO Aitxuri A-1ean, eta Oiarso – Eibar Saskibaloia Infantil A-2an. Partaidetzako Haundi mailan nesketan, Decoramik ISB Hondarribian irabazi eta sailkapenean gerturatzen saiatuko da, eta euren kide Sarralle ISBko neskek, partidarik galdu ez duen Saski Axular Igeldo liderraren bisita jasoko dute.
Jardunaldiko gainontzeko partidetatik Emakumezkoen Lehen Mailan biziko dugun bat azpimarratuko genuke. EASO liderrak, 8 eta 0ko balantzearekin bere aurkari sendoenaren, Goierri Aymaren, kantxa bisitatuko du.
Jardunaldiko partida
Emakumezkoen Lehen Maila
Goierri Ayma-EASO
20:00 // Aldiri Kiroldegia (Urretxu)