Jardunaldiko kronika
Intentsitatez beteriko jardunaldi oso interesgarria izan da pasa den asteburukoa, hainbat partida erakargarrirekin eta zenbait ezusteko emaitzekin gainera.
Eta sorpresez hitz egiten hasita, Gizonezkoen Lehen Mailari buruz hitz egin beharko genuke. Intxaurrondoko Inter indartsu egin zen berekantxan eta 67 eta 56ko emaitzarekin garaitu zuen Inter de Mitente, eta beraz, lehen posturako borroka zabaldu egin da guztiz, Atletico Sn Sn-k eta STL Azkunek euren partidak irabazi zituztelako eta liderraren estropozua baliatu. Emakumezkoen Lehen Mailan ere protagonista izan genuen Intxaurrondoko Inter, baina oraingo honetan kontrako emaitzarekin; lidergoa eskuratzeko hautagaien arteko partidan Goierri Aymaren aurka 62 eta 49 galdu zuten eta hirugarren postura jausi dira.
Errendimenduzko Junior Mutiletan, bizi-bizi dago liga, lider izateko lau talde borroka betean baitaude. Asteburu honetan EASO Mandoegik lidergoa lortu zuen Hondarribian 53 eta 57 irabazita eta Goierri Gaestopasek Saski Axularren aurka 76 eta 81 galdu zuela aprobetxatuz.
Errendimenduzko kadeteei dagokienez, nesketan, EASO Ibaeta Basket Buruntzaren (12-0) erritmoa jarrai dezakeen bakarra Ordizia KE da (10-1); mutiletan, berriz, parekotasuna nagusi da bigarren fase honetan eta soilik bi jardunaldi jokatu diren arren bi talde bakarrik gelditzen dira porrota ezagutu gabe: Efik ISB eta BKL Oria. Partaidetzan, nesketan, Luberri KE 06-ren (1 multzoan), Ordiziaren (2 multzoan) eta ZASTen (3 multzoan) garaipenak goraipatuko genituzke, guztiak ere aurkari zuzenen aurka eskuratutakoak izan baitira.