MINI ERREND., KADETE ETA INFANTIL PART. FINALEN EMAITZAK

MINI ERREND., KADETE ETA INFANTIL PART. FINALEN EMAITZAK

Maiatzaren 9ko eta 10eko asteburuan Mini Errendimendu, Kadete eta Infantil Parteidetza kategorietako finalak jokatu ziren.

Larunbateko jardunaldia, Kadete Parteidetza kategoriako finaletara bideratu zen soilik. Lehen partidua 16:00etan hasi zen, Hondarribia Ikasbasket eta Eskoriatza KE Berdea taldeen arteko emakumezkoen finalarekin. Eskoriatzako taldeak lortu zuen garaipena, 39-51 emaitzarekin.

Ondoren, 18:00etan, Azkoitiko kiroldegiak gizonezkoen finala hartu zuen: Iragaz Watin ISB eta C.D.B. Erroibide Irun Txuri aurrez aurre aritu ziren. Kasu honetan, ISBk eskuratu zuen garaipena, 78-57ko emaitzarekin.

Lehiaketak igandean, maiatzaren 10ean, jarraipena izan zuen goiz osoan zehar. 10:00etan hiru final jokatu ziren aldi berean: Mini Errendimendu Gizonezkoa, Infantil Nesken Txiki Partaidetza eta Infantil Nesken Haundi Partaidetza.

Mini Errendimendu Gizonezkoen finalean, Altuna eta Uria ISB taldeak Easo Basket Mendaur 2014M izan zuen aurkari, eta ISBk garaipen argia lortu zuen, 85-57 emaitzarekin.

Infantil Nesken Txiki Parteidetza finalean, CD Internacional Txiki eta Zastbusters taldeen arteko neurketa Donostiako taldearen alde amaitu zen, 49-35eko emaitzarekin.

Era berean, Mons kiroldegian, Infantil Nesken Haundi Parteidetzako finala jokatu zen Saski Axular Etxadi eta Bera Bera Haundi taldeen artean. Partida oso parekatua izan zen, eta azkenean Bera Berak irabazi zuen 24-27ko emaitzarekin.

Jarraian, 12:00etan, Mini Errendimenduko nesken finalaren txanda iritsi zen. Centerpoint ISB eta Askatuak Turquesa taldeek neurtu zituzten indarrak, eta titulua Iraurgiren esku geratu zen, 54-32 irabazita.

Ordu berean, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, Infantil Gizonezkoen Txiki Parteidetzako finala jokatu zen Zasterball eta Saski Axular Munto (Txiki) taldeen artean. Donostiako taldeak eskuratu zuen garaipena, 31-36ko emaitzarekin.

Jardunaldia Infantil Gizonezkoen Haundi Parteidetza finalarekin amaitu zen. CD Internacional eta Hernani aurrez aurre aritu ziren, eta Hernanik lortu zuen garaipena, 57-64ko emaitzarekin.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.