Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Gure kantxak bete-beteak ikusi ditugu beste behin asteburu honetan eta gutxika bada ere gustuko dugun kolorea hartzen hasi dira jardunaldiak.

Senior mailan, sailkapenetan ez da aldaketa nabarmenik egon, eta garaipen guztien artean Nesken Bigarren mailan Erroibide Urbycolan-ek Bergara Soralucerekiko 45 eta 35eko emaitzarekin lortutako azpimarratuko genuke, dagoeneko atzetik dituen taldeekiko hiru garaipenetako distantzia edukitzea ahalbidetzen baitio. Mutiletan, hirugarren mailan, azpimarratzekoa baita ere Mekalki Aloña Mendik eskuratutako garaipena, 65 eta 63, Elorri aldapa bigarren sailkatuaren aurrean; garaipen honekin EASO irteten da onuradun, Bergarari irabazi eta gero, lidergoan, zuloa zabaltzen duelako bere aurkariekiko.

Juniorretan, partaidetza mailei buruz ariko gara. Mutiletan, bigarren multzoan, aste bikaina izan da Atletico Sn Sn-rentzat, izan ere, bi garaipen eskuratu ditu; horietako bat atzeratuta zeukan partida zen eta sailkapenean bere aurkari gertukoena zen Modelos Modelberriren kantxan 41 eta 51 irabazi zuen, sailkapenean ia erabakigarria den kolpea emanez. Nesketan, aipatzeko moduko garaipena eskuratu zuen Atletico Sn Sn-k Ibaeta Bera Bera liderraren aurka, sailkapeneko lehen posturako borroka erabat zabalduz, lau talde baitaude lidergoa eskuratzeko borrokan.

Errendimenduko kadeteetan EFIk ISB da porrotik ezagutzen ez duen talde bakarra mutiletan, eta nesketan EASO Ibaeta Basket Buruntza jaun eta jabe da: 13 partida eta 13 garaipen. Partaidetzan, mutiletan, sorpresa izan dugu lehen multzoan, Cafés Aitona Ubarrechena handi batek Ordizia KE liderra garaitu baitzuen, multzoan emozioa handituz.

Azkenik, errendimenduzko infantiletan, jardunaldian bizi izan dugun beste partida handienetako bat azpimarratu nahiko genuke. ZAST Kurayeko neskek (8-3) Ordizia KE (9-2) liderraren bisita jaso zuten eta goi mailako partida baten ostean etxean gelditu zen garaipena 48 eta 43. Beraz, bi taldeak berdinduta daude orain sailkapenean.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.