Gizonezkoen kadeteen ligako jardunaldia, zirraragarria
Bost dira garaiezin geratzen diren taldeak bigarren jardunaldia jokatu ostean gizonezkoen lehen mailan. Errotaundi Okindegia ISB taldeak jarraitzen du sailkapenaren goikaldean Astigarraga Mundarro gainditu ostean (48-56), azpeitiarrek hirugarren laurdenean bideratu zuten leian (12-24). TAKE Orbela Taberna, STL Azkune, Atletico San Sebastian eta Hernani dira bi neurketak irabazi dituzten taldeak: jardunaldia oso berdindua izan da, zazpi neurketetatik sei, hamar puntu baino gutxiagotik erabaki ziren.
Emakumezkoen juniorretan, Zast Zarautz taldeak jarraitzen du buruan Bera Bera gainditu ostean hauen etxean (23-55). Emozioa Aieten egon zen, Ostadar taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu baitzuen Atletico San Sebastian Anie Tecnun gaindituz, azken laurdenean erabaki zen neurketan (62-65). Gainera gizonezkoen kategoria ere hasi zen, Erroibide Irun, Ama Guadalupekoa Ikasbasket, Cafes Aitona Askatuak Robota eta Atletico San Sebastian Larrun-Tecnun taldeen garaipenekin.
Jardunaldia zirraragarria izan zen gizonezkoen kadeteen mailan, bi neurketa puntu bateko diferentziaz erabaki zirelarik. Ordiziak Atletico San Sebastian Beloki gainditu zuen, Hauek 11 puntuko desabantaila iraultzear egon ziren (62-62), bestetik, Goierri Aluminio Aleman taldeak Aloña Mendi gainditu zuen oso berdindua izan zen neurketan (53-54). Emakumezkoen kadeteetan, Bera Berak leia ikaragarria jokatu zuen Zast Zarautzen aurka (55-30) eta sailkapenaren lehen postuan dago, atzetik Ostadar, BKL Esparru eta Easo Lorea Gourmet berdinduak dituelarik bi garaipenekin ere.
Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak:
Gizonezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak