Gizonezkoen juniorren liga eta euskal ligak hastear

Gizonezkoen juniorren liga eta euskal ligak hastear

Gizonezkoen juniorren errendimenduzko liga larunbatean hasiko da, horrela aurreko astebukaeran hasi ziren bost kategoriei gehituko zaie Gipuzkoan. Atletico San Sebastian Larrun taldeak Goierri Gaestopas taldeari egingo dion bixita izango da ligako lehenengo neurketa larunbatean 12.00etan, oso interesgarria aurkezten den liga honetan.

Astebukaera zirraragarri hontarako beste gehigarri bat izango da; Gizonezkoen lehen mailan, Benta Berrin lehenengo jardunaldiko bi talde onenetarikoak neurtuko dira, Donosti Dolphins eta Santo Tomas Azkune. Emakumezkoen juniorren ligan, lehen liderrak, Zast Zarautzek, Bera Bera bixitatuko du; bestetik Torrealday Asesores Hondarribia taldeak, Bergara Soraluce taldea bixitatuko du, bigarren garaipena bilatuko duten taldeak.

Erroibide Irun taldeak, Easo Raviolina taldea bixitatuko du gizonezkoen kadeteetako neurketa deigarrienetakoan, Goierri Oxykor eta Ostadar, Lehengo astebukaeran joko ikusgarria erakutsi zuten taldeak ere elkarren aurka arituko dira Lasarten, emakumezkoen kadeteetako lidergoa jokoan edukiko dutelarik.

Gipuzkoako ligetaz gain, euskal ligetan ditugun kadete eta junior mailetako ordezkariek ere hasiko dute liga. Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik, zorterik onena opa diegu denei.

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.