Bigarren jardunaldia: Bagoaz aurrera!

Bigarren jardunaldia: Bagoaz aurrera!

Gure txapelketek aurrera egiten jarraitzen dute, zorionez normaltasun baten barruan jokatua ahal izan delako bigarren jardunaldia. Ardura eta saskibaloia, biek jarraitu dute protagonista izaten kantxa bakoitzean.

Aipatzekoa da jardunaldiaren gehiengoa arazo barik jokatu ahal izan zela, nahiz eta protokoloari jarraituz, partidaren bat edo beste atzeratu beharra egon den berme gehiagorekin jokatzeko modua topatu bitartean. Logikoa denez, denboraldia hasi berri baita, garaipena besterik ezagutzen ez duten talde askotxo ditugu, eta momentuz, euren txapelketen lidergoa hartu dute denboraldiko momentu garrantzitsuak iristen diren bitartean. Momentuz, martxan jarri, gozatu, eta lehiatzea bada nahikoa garaipen. Eta irabaztea lortuz gero, askoz hobeto, noski.

Eta garaipenei buruz hitz egiten hasita, ezin aipatu gabe utzi maila profesionalean gure ordezkariek eskuratutakoak: Gipuzkoa Basketek, IDK-k eta Iraurgiko bi taldeek Zilarrezko Leb ligan eta LF2-n euren estreinuetan irabazle irten dira asteburuan. Horretaz gainera, Zarautzen jokatu den EBA mailako Euskal Kopan, ZAST finalera iritsi zen Easoren aurkako final-erdi polit baten garaile irten eta gero; eta finala garesti saldu zuen Santurtziren aurka, luzapenean irabazi baitzuten bizkaitarrek.

Segi dezagun aurrera!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.