Bigarren jardunaldia bertan dago

Bigarren jardunaldia bertan dago

Aurreko asteburuan martxan hasi ziren txapelketek bere bidea egiten jarraituko dute asteburu honetan ere. Beraz, Senior Emakumezkoen Lehen Mailak eta Gizonezkoen Lehen eta Bigarren Mailak, eta baita errendimenduzko junior eta kadete mailetako neska zein mutilek ere bigarren jardunaldia izango dute jokoan.

Taldeak lehiatzen hasi berri daude eta beraz, sailkapenak garrantzia gutxi dauka. Garrantzia daukana berriz, jokalariak joko dinamikara nola ohitzen diren berriz edo klubek egunerokotasuna baldintzatzen duen protokoloari nola egiten dioten aurre eta normaltasun berri honetara nola moldatzen diren da.

Asteburuak gainera badakar berekin partida erakargarri batzuk, besteak beste, Gipuzkoa Basketen buelta Illunbera ikuslerik gabe izan arren edo LF2-Ko eta Zilarrezko Leb ligako hasiera Iraurgirentzat; hauek gainera ikusleak izango dituzte, nahiz eta sarrerak aurrez erreserbatu behar diren. Partida hauetaz gainera, Zarautzen EBA mailako Euskal Kopako Lauko finala ere jokatuko da eta final-erdietan neurketa hauek ikusi ahal izango ditugu: CB Santurtzi Sk Mondragon Unibertsitatearen aurka eta Easo Bodegas Muga Ulacia zarautzen kontra.

Lehiaketak martxa hartzen hasi dira. Faltan botatzen genituen.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.