Jardunaldi aurrekoa: Txapelketa gehiago martxan jartzen dira

Jardunaldi aurrekoa: Txapelketa gehiago martxan jartzen dira

Orain bi aste hasi ziren berriz entzuten gure kantxetan baloi eta txistu hotsak; lehia azkenean bueltan zen. Bada, oraingo asteburuan beste txapelketa berri batzuk gehituko zaizkie jada bi jardunaldi jokatu dituztenei.

Urriaren 17an martxan jarriko diren txapelketak honako hauek dira: Emakumezkoen Bigarren Senior maila, Gizonezkoen Hirugarren Senior maila eta partaidetako juniorrak, bai mutiletan eta baita nesketan ere.

Beraz, gure txapelketa federatuak bakarrik kontutan hartuta, 70 partidatik gora jokatuko dira astebururo hemendik aurrera. Normaltasunetik gutxi duen normaltasun berri honetan, gure gazteek euren gustuko den kirola praktikatu dezaten aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu beraz.

Segi dezagun arduratsu izaten, sena erabiltzen eta saskibaloian jokatzen.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.