Asteburua aurrez aztertzen

Asteburua aurrez aztertzen

Ia seniorretako partidarik gabe, eta datorren astean beste fase berri batzuk hasiko direla jakinda, asteburu honetan junior eta kadete mailetako partidek eramango dute protagonismo nagusia.

Errendimenduzko Nesken Junior Txapelketa hasi berria da eta lehen jardunaldian irabazle irten ziren bi talderen arteko partida interesgarria izango dugu aste honetan: Mondragon Unibertsitatea Ostadar SKT “A”-ren kontra. Mutiletan berriz, bai Loiola 21 Askatuak eta Saski Axular errendimenduan aurrez aurre jarriko dira lehiaketan nabarmentzen hasteko; eta baita ZAST-en bi ordezkariak ere partaidetzan lehen jardunaldian moduan irabazten jarraitu nahiko dute beraien multzotako lidergoan jarraitzeko.

Kadete mailari dagokionez, nahikoa garaipen da dagoeneko hainbat talde lehiatzen ikusi ahal izatea. Utzi diezaiegun txapelketan aurrera egiten, bai errendimenduan eta baita partaidetzan ere, eta aurrerago ikusiko dugu zein talde hasten diren nabarmentzen.

Goza dezagun asteburuaz!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.