Zorionak TYPO 90 Askatuak!!

Zorionak TYPO 90 Askatuak!!

Pasa den igandean Euskadiko finalak jokatu ziren Kadete eta Junior mailetan, bai nesketan eta baita mutiletan ere, eta jokoan, Euskal Ligara igoera. Gure taldeek oso maila ona eman zuten, final bakoitzean ordezkari bat izan genuen eta. TYPO 90 Askatuak-ek igoera lortu zuen; Ordiziak (bi maila ezberdinetan) eta Bera Berak (emakumezkoen kadeteetan), tamalez, egindako lan itzelari ezin izan zioten ginga jarri.

Kadete mutiletan Ordiziak modu bikainean eskuratu zuen finalerako txartela. Baina azken partidan, etxean jokatu arren, ezer gutxi egin ahal izan zuen GetxoSaski handi baten aurka eta 55 eta 72 galdu zuen. Juniorretan zorte hobea egon zen eta TYPO 90 Askatuak-ek ospakizuenatarako motiboa eman zigun. Donostiarrek merezitako igoera eskuratu zuten, finalean, asko sufritu bazuten ere 69 eta 66 Santurtzi SK garaitzeko.

Emakumezkkoen junior mailan, Ordiziak 68 eta 63 galdu zuen GDKO Ibaizabalen aurka Usansolon; kadeteetan, bestalde, Bera Bera igoera lortzekotan egon zen, baina azken laurdenean, Barakaldo Basketek sekulako partziala sartu zion, partidari buelta emanez eta finala 65 eta 54 irabazi eta gero, A-1erako txartela eskuratuz.

Letra hauek erabili nahiko genituzke TYPO 90 Askatuak bere lorpenagatik, eta Ordizia KE eta Bera Bera egin duten lan itzelagatik zoriontzeko. Segi horrela lanean!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.