Jardunaldiko kronika

Jardunaldiko kronika

Azken asteburuan gure senior gehienek atseden izan dute, baina junior eta kadete mailetan izan da zer kontatua. Hala ere, ezer baino lehen Salto Bera Bera zorionduz hasi nahiko genuke, luzapenean Puertollanoren aurka 72 eta 70 galdu arren Lehen Mailan gelditzea lortu duelako.

Gure lehiaketei helduz, emakumezkoekin hasiko dugu asteburuak emandakoa kontatzen. Errendimenduzko juniorretan, Drunkat Askatuakek bigarren garaipena eskuratu zuen txapelketa indartsu hasi duela erakutsiz eta kadetetan, Alkideba Ointxeren eta Ordizia 05en lehen garaipenak ere iritsi dira. Kadete partaidetzari dagokionean, datorren asteburuan partida ederra biziko dugu Intxaurrondoko Internacionalen eta Ordizia 06ren artean, lider bakarra utziko duena, biek ala biek garaipena eskuratu baitzuten pasa den asteburuan Saski Axularren eta Avia Eibar Saskibaloiaren aurka, hurrenez hurren.

Mutiletan, errendimendu juniorretan, aipagarriak dira Loyola 21 Askatuaken bigarren garaipena eta Erribide Irunen estreinekoa. Partaidetzan, lehen multzoan, ZAST 2002-k geldiezin jarraitzen du, lau partidatan beste horrenbeste garaipen eskuratuta, eta lider da bakarka jardunaldiko partida garrantzitsu horietako batean Atletico SN SN Belokik 47 eta 53 galdu eta gero Easo Echeverria & Valleren kontra. Eta Kadete errendimenduan lau taldek eskuratu dituzte garaipenak jjokatutako aurreneko bi partidetan: Cafes Aitona Askatuak Bidasoa, Easo Andatza, Easo Igeldo eta Bergara Soraluce.

Bagoaz aurrera!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.