Salto Bera Berak gorengo mailara txartela emango duen lauko finalerako sailkatzea lortu du

Salto Bera Berak gorengo mailara txartela emango duen lauko finalerako sailkatzea lortu du

Salto Bera Berak gorengo mailara igotzeko apirilaren 13 eta 14an (egoitza zehazteke)  jokatuko den lauko finalerako txartela lortu du astebukaera honetan Bartzelonan. Iban Perez eta Gonzalo Martinezen jokalariek sailkatze fase bikaina osatu zuten beraien lehen bi neurketak irabaziz. Hirugarrenean galdu arren, Salto Bera Bera lehen postuan geratu zen taldean hiruko berdinketa zegoelarik Barça UNES eta Puertollano Aimab taldeekin. Granada Integra izango da arerioa lauko finalean CAI Deporte Adaptado eta Barça UNES taldeek osatzen duten finalean. 

Oso neurketa berdinduan, Salto Bera Berak ondo hasi zuen txapelketa CBSR Elche taldea garaituz 61-53. Donostiarrek su motelean sukaldatutako garaipena izan zen, lehen zati oso leiatu baten ostean (29-27), bigarren zatian abantaila pixkanaka pixkanaka handiagotzen joan ziren (45-39, hirugarren laurdenaren amaieran). Ordu batzuk beranduago, Barca UNES etxeko taldearen aurka, Salto Bera Berak neurketaren agintea eraman zuen lehen laurdenetik (22-28). Hirugarren laurdeneko 36-40koak urduritasunez betetako amaiera egongo zela zirudien, baino Salto Bera Berak bikain jokatu zuen azken minutuetan eta ikaragarrizko garaipena eskuratu zuen 56-43, diferentzia handi batez gainera. 

Hurrengo goizean, Puertollano Aimab taldeak aurre hartu zuen bigarren laurdenetik eta Salto Bera Bera 52-60 gainditu zuen. Hiruko berdinketan, averaxak donostiarrak lehen postuan kokatu zituen eta horrela lauko finalerako sailkatzea lortu zuten. Balentria pausu batera besterik ez dago! ZORIONAK EKIPO!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.