Jardunaldia: Bi luzapen Oñatin eta BKL Murumendiren ezustekoa

Jardunaldia: Bi luzapen Oñatin eta BKL Murumendiren ezustekoa

Mekalki Aloña Mendi eta DKS taldeek jardunaldiko partidu ikusgarriena jokatu zuten astebukaeran gizonezkoen lehen mailan. Paperaren gainean desberdintasun handiko leia zena, emozioz beteriko neurketan bilakatu zen oñatiarrak inposatu ziren gainera bi luzapenen ostean. Etxekoek lehen laurdena menperatu zuten baina DKS taldea bikain aritu zen bigarrenean (10-23ko partziala) atsedenaldira aurretik joateko. Mekalkik markagailua irauli zuen hirugarren laurdenean eta neurketa hautsi zitekeela ematen zuenean, DKS taldeak neurketa luzapenera eramatea lortu zuen (62-62). Bertan, lehen zati oso itxi baten ostean (64-64), Aloña Mendik oso landutako garaipena eskuratu zuen kolidertzan kokatzeko hutsik egin ez zuen Atletico San Sebastian taldearekin batera, honek Bosteko Irauli gainditu zuen (76-60). Donosti Dolphins eta Santo Tomas Azkune taldeek ezta ez zuten hutsik egin, beraz lauko finaleko lau postuak argitzen hasi dira. 

Txintxu gozotegia taldeak bere martxa ezinhobearekin darrai emakumezkoen lehen mailan Cafes Aitona Askatuak talde arriskutsua gainditu ostean honi egindako bixitan (43-56). Jardunaldiko leia berdinduenean, Antigua Luberri taldeak Grupo EME Oiarso gainditu zuen 40-36 horrela hirugarren postua mantenduz. 

Ez zen ezustekorik egon gizonezkoen juniorren mailan. Zast Zartautzek garaipena lortu zuen BKL Usurberi egindako bixita arriskutsuan liderraengandik, Easo Adarrarengandik, bi garaipenetara jarraitzeko, azken honek Astigarraga Mundarro garaitu zuen. Lehen lau sailkatuek emakumezkoen juniorretan garaipena lortu zuten. Urbycolan Hondarribiaren garaipena nabarmenduko dugu Erroibide Irunen aurka, irundarrak garaipena lortzeko pausu bakar batera geratu ziren neurketan (57-52). Azkeneko laurdenean irundarrak aurretik sartu ziren, eta arerioaren azken minutu bikainak bakarrik utzi zituen saririk gabe (26-15eko partziala).

BKL Murumendik ezustekoa eman zuen gizonezkoen kadeteetan. Neurketa bikaina burutu zuen Easo 04 Mendaur taldeari eginiko bixitan, 56-76 izan zelarik azken markagailua. Beasaindarrek burua hartu zuten lehen minutuetan eta urrezko brotxea jarri zioten azken laurdenean. Emakumezkoen kadeteetan, Cafes Aitona Askatuak taldeak sailkapenaren buruan jarraitzen du Atletico San Sebastian Andatza taldea garaitu ostean (53-25). Goierri Oxykor eta Easo AECC taldeek garaipen batera jarraitzen dute.

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak: 
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.