Partidu aurretikoak: sailkapenaren beheko aldeko taldeak, goiko aldekoen aurka gizonezkoen Lehen Mailan

Partidu aurretikoak: sailkapenaren beheko aldeko taldeak, goiko aldekoen aurka gizonezkoen Lehen Mailan

Gizonezkoen lehen mailako sailkapenaren beheko aldeko taldeak, goiko aldekoen aurka dute hitzordua astebukaera honetan. Azkena den Alde Zaharra taldeak Donosti Dolphins jasoko du, hirugarren sailkatua, lehenengo itzulian leia orekatua izan zuten bi taldeek. DKS taldeak, azkenaurrekoak, Mekalki Aloña Mendi bixitatuko du, bigarrena, eta TAKE Orbela Taberna taldeak, garaipena bilatuko du Santo Tomas Azkuneren aurka. Liderra den Atletico San Sebastian taldeak Bosteko Irauli jasoko du, lauko finalerako leiara engantxatu nahi dena. 

Emakumezkoen lehen mailan, Txintxu Gozotegia ISB talde garaiezinak, bostgarren sailkatua bixitatuko du, Cafes Aitona Askatuak taldea, lauko finalerako leian jarraitu nahi duena. Laugarren postua Atletico San Sebastianen eskutan dago oraingoz, Askatuak eta Grupo EME Oiarsok baino garaipen bat gehiago duelako, eta jardunaldi hontan TAKE bixitatuko du Tolosan (zortzigarrena, 7-11ko balantzearekin).

Inar Optika ISB (13-3), Easo Bankoa (12-3) eta Grupo EME Oiarso (13-4) taldeek leia gogorra mantentzen saiatuko dira lidergoa eskuratzeko emakumezkoen juniorretan. Hirurak neurtuko dira azken hiru sailkatuekin, Redline Mekanika TAKE, Atletico San Sebastian Anie eta Ostadar urrenez urren; talde hauek duten guztia ematen saiatuko dira ezustekoa emateko. Gizonezkoen juniorretan, laugarren posturako leia puri purian dago, BKL Usurbe taldeak lauko finalean sartzeko azken kartutxoa erre nahi du Zast Zarautz taldearen kantxa konplikatuan, azken honek lidertzatik gertu jarraitu nahi du. 

Goierri Oxykor taldearen garaipenaren ostean Alkideba Ointxeren aurka aurreratutako neurketan, Cafes Aitona Askatuak taldeak ez du ezustekorik nahi Atletico San Sebastian Andatza taldearen aurka lidertza mantentzeko emakumezkoen kadeteetan. Gizonezkoen kadeteetan, BKL Murumendi eta Atletico San Sebastian Adarra taldeek kolidertzan diren Easo 04 Mendaur eta Erroibide Irun taldeen sendotasuna aproban jarriko dute.

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.