Partidu aurretikoak, 13. astea: jardunaldi erabakiorra junior eta kadete mailetan

Partidu aurretikoak, 13. astea: jardunaldi erabakiorra junior eta kadete mailetan

Junior eta kadete mailetan lehen fasea bukatzear da, eta jardunaldi honek erabakiko du hurrengo astebukaerako lauko finalak zein taldek jokatuko duten. Final hauetako irabazleak, kategoria bakoitzekoak, Euskal ligetako A1 taldera pasako dira.

Gizonezkoen juniorretan, Goierri Gaestopas taldeak bere eskuan du Mondragon Unibertsitatearekin, Easo Adarrarekin eta CPK kaldereria ISB taldearekin sailkatzea. Horretarako CD Internacional taldea irabazi behar du astebukaera hontan egingo dion bixitan, baina porrot batek, ateak zabalduko lizkioke Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldeari edo Zast Zarautzi. Bera Berak, Easo Bankoak eta Urbycolan Hondarribiak iada sailkapena eskuratu dute emakumezkoen juniorretan. Laugarren postua Inar Optika ISB taldearentzat izango da Bera Bera Albistur gainditzen badu Benta Berrin, bestela Grupo EME Oiarsok aukera edukiko du sailkatzeko. 

Ordizia eta Cafes Aitona taldeak zai daude zein taldek lagunduko dituzten jakiteko emakumezkoen kadeteetan. Goierri Oxykor (Bera Bera Manteo bixitatzen duena) eta Easo AECC (Grupo EME Oiarso jasoko duena) dira hoberen sailkatuak daudenak, Bera Bera taldeak Urretxuarren huts egite bat behar dute sailkatzeko. Bitartean, gizonezkoen kadeteetan, Ordiziak du abantaila, Grupo EME Oiarso taldeari irabazten badio lauko finalean egongo da Redline Mekanika TAKE, Erroibide CD Irun eta Easo 04 Mendaurrekin batera. Galdu ezkero, lau talde daude garaipen bakar batera, beraz leia polita egongo da. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.