Jardunaldia: kadete eta junior mailetan lauko finalak jokatuko dituzten taldeak erabakiak

Jardunaldia: kadete eta junior mailetan lauko finalak jokatuko dituzten taldeak erabakiak

Astebukaerako jardunaldiak larunbata eta igande honetan lauko finalak jokatuko dituzten 16 taldeak zeintzuk diren erabaki ditu, gainera txapeldunek euskal ligetarako pasea lortuko dute. Hauexek dira parekatzeak eta kategoria bakoitzeko ordutegiak: 

Emakumezkoen Juniorrak

Gizonezkoen Juniorrak

Emakumezkoen Kadeteak

Gizonezkoen Kadeteak

Inar Optika ISB taldeak asko sufritu zuen finaletarako sailkatzeko emakumezkoen juniorretan. Bera Bera Manteo taldea gainditu zuen 42-50 neurketa orekatu batean, bigarren laurdenetik aurrera nagusitzea lortu zuen arren (5-15),  abantailak motzak izan ziren uneoro. Gizonezkoen juniorretan, Goierri Gaestopas taldeak bere laugarren postua mantentzea lortu zuen CD Internacional garaitu ostean, urretxuarrek atsedenalditik itzultzean  markagailuan alde egitea lortu zuten.

Easo AECC taldeak (51-32 Grupo EME Oiarsoren aurka) eta Goierri Oxycor taldeak (25-50 Bera Bera Manteoren aurka) garaipena lortu zuten emakumezkoen kadeteetan, eta ez zioten aukerarik eman haien jarraitzaileari, Bera Bera taldeari, sailkapena lortzeko. Gizonezkoen kadeteetan, Ordizia taldeak, laugarren izatea bere eskura zeukan talde bakarrak, ez zuen bere aukera  alferrik galdu Grupo EME Oiarso garaituta 62-37. 

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak: 
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.