Minibasketeko #EUSKNAF19: Gipuzkoako hautatzaileekin hitz egin dugu
Denboraldiko hitzordu berezienetako bat iritsi da. Ordizia, Euskadi eta Nafarroako minibasketeko txapelketen egoitza izango da astebukaera hontan. Txapelketa ederra da, gure jokalariak ilusioz beteta ekiten duten txapelketa. Txapelketa hastetik egun gutxira, Mikel Ormaetxearekin hitz egin dugu, gipuzkoako gizonezkoen hautatzailea, eta baita Susana Rodrigezekin ere, emakumezkoen hautatzailea.
- Nola joan da prestakuntza?
- Zein helbururekin etorri zarete txapelketara?
- Etxean jokatzeak berezitasun puntu bat ematen dio, batez ere Ordiziako jokalariei.
- Zer motatako taldea izan nahi duzue?
- Bizkaia duzue aurkari finalaurrekoetan, nolako neurketa espero duzu?
Mikel Ormaetxea
- Egia esateko, laburra, kontutan arturik aukeraketa bat egin behar zela ia 40 jokalarien artean (inor ezagutu gabe) eta beste aldetik, partaide batzuk bazeukaten beste hartutako konpromesu batzuk eta horrek, atzeratu egin gaitu azken aukeraketa egiteko. Baina ez ulertu aitzakia bezela, gauzak datozen moduan onartu behar dira. Jokalariak ilusioz beterik etorri dira eta gogor lan egiteko asmoarekin.
- Kontatu dezaket betiko abestia, disfrutatzea eta konpetitzea eta horrela da baina gehituko nuke elkar lantzea jokalari hauen ibilbidean zerbait oso garrantzitsua izango dena, emozioen kudeaketa, gaur egun asko erabiltzen den arlo bat. Hasiberriak dira beraientzat bideratutako “goi maila” honetan eta hemen agertuko dira beraientzat diren emozio negatiboak, nola eraman konpetizioak ekarri dezaketen estresa eta frustrazioa, lehenengo identifikatuz eta gero kontrolatuz. Gero jokoak eta arerioak jarriko gaitu gure lekuan, ez ahaztu bide luze bat hasi dutela eta konpetizio honek, bide luzeko lehen urratsa dela.
- Bai, uste dut ilusioz beteta egingo dutela lo aurreko gauetan eta horrek indartzen du gure lehen proposamena, emozioak. Etxekoak izatea ekartzen duen “karga” eta orokorrean, bizitzan aurkituko dituzten hainbeste arlotan, presioa, irabaztea, emaitza bat ateratzea eta abar, uste dut, saskibaloia tresna ezin hobea bihurtzen dela. Baita espero dut, guraso eta arduradun guztiak horrela ulertzea, hau ez da SASKIBALOIA neurri txiki baten, baizik eta beraien lehen experientziak zorrotzak eta lagundu behar zaie ibilbide honetan. Gainera 50garren urtebetetzearen partea izatea, asko pozten gaitu.
- Batzuetan entrenadoreak konfunditu egiten gara eta gure iruditara bihurtu nahi ditugu jokalariak. Eziñezkoa da 12 jokalari bihurtzea estilo joko batetara bapatean edo 3-4 entrenamenduekin. Zaiatu behar duguna da, ikuspuntu kritiko batekin, ikusteko gai izatea nolakoak diren eta aldatzea bakarrik behar dena eta ez gure urguilua edo ta harrokeriak esaten diguna, bakarrik utzi behar zaie izaten. Gero, beraien egunerokotasun horretan, beste batzuk lan egingo dute gogorrago. Orain, gure ilusioa, lana eta ahaleginak, asetzea, besterik ez.
- Urduritasuna eta akatsak, hainbeste akats (era berean ulertzekoak). Partidua azkar joango da, adin honetan ez dago kontrolik, abiadura handian eta erotu egingo da partidua, nola ez. Bakarrik espero dut “neurtutako kaos” horretan, asko ikastea eta hurrengo experientziei begira, baliozko zerbait izatea.
Susana Rodriguez
- Oso pozik gaude neskekekin, gogo handiak dituzte. Tamalez hiru egunetan besterik ezin izan dugu entrenatu, baino ilusioz gainezka gaude.
- Helburu nagusia, bai guretzat, eta baita haurrentzat ere, esperientziaz gozatzea da, eta daukagun guztiarekin borrokatzea ahal bezain gorenen iristeko.
- Oso ondo dago hemen jokatu ahal izatea, horrela jende gehiago gerturatu daiteke txapelketa ikustera, eta haurrek egiten duten lana erakutsi dezakete.
- Baloi bakoitza borrokatzen duen taldea izan nahi dugu, kantxan ondo pasatzen duen taldea, eta bateratua dagoen taldea.
- Oso neurketa zaila izango da, hasierako urduritasunek pisu handia edukiko dute. Ea gure onena eman eta neurketa aurrera atera dezakegun.