#EUSKNAF19, atzerako kontaketa: gure selekzioek lanean jarraitzen dute
Minibasketeko Gipuzkoako selekzioek asteburu honetan Ordizian jokatuko diren Euskadiko eta Nafarroako Txapelketak prestatzen jarraitzen dute. Mikel Ormaetxearen gizonezkoen taldeak bere lehen lagunartekoa jokatu zuen atzo; Susana Rodriguezen emakumezkoen taldea, berriz, Majorin entrenatu zen. Ilusioa eta gogoa arnasten da txapelketa berezi honetan debuta egiteko egun handia irits dadin. Aupa neska-mutilak!!
Eskerrik asko Oscar Araujori bere argazkiengatik.