Hiru epaile gipuzkoar Espainiako Txapelketetan
Jokalari eta entrenatzaileez gain, Gipuzkoa hiru epaileen eskutik ere ordezkatua egongo da urtarrilaren 3tik 7ra Huelvan jokatuko diren autonomia erkidegoetako Espainiako Txapelketetan. Bogdan Potcoavak eta Jaume Pujolek kadeteetan hartuko dute parte, eta Jon Barradasek infantiletan.
Oso berri pozgarria gure epaile taldearentzat, hazten jarraitzen ari den taldea. ZORIONAK hirurei!!