Ibaeta Basket, Ensino Lugo eta Valencia taldeen aurka irabazteko pausu batera Txiki Kopan

Ibaeta Basket, Ensino Lugo eta Valencia taldeen aurka irabazteko pausu batera Txiki Kopan

Ibaeta Basket taldeak, zazpi klub gipuzkoarreko jokalariekin osatutako taldeak, gaur goizean bere lehen Txiki Kopako hiru neurketak jokatu ditu. Oso multzo gogorrean egonik, oso ondo konpetitu dute eta nahiz eta ez duten garaipenik lortu, oso gertu eduki dute garaipena jokatutako azken bi neurketatan.

Goizeko bigarren neurketan, Ensino Lugo taldearen aurka, Jon Santamariak zuzendutako neskek garaipena behatzaren puntarekin ikutu dute. Lehen laurdeneko azken minutuetan edukitako txakalaldiaren ostean (12-20, 10. min), gipuzkoarrak oso ondo aritu dira atsedenaldiaren ostean, neurketa berdinduz hirugarren laurden bikain batean (17-9). Neurketa azken laurdenean 37 rako berdinketarekin iritsi da, baino minutu erabakiorretan galiziarrek gehiago asmatu dute eta balantza desorekatu dute (48-52).

Porrotarekin uzkurtu beharrean, Ibaeta Basket taldeak hirugarren neurketa Valencia talde bikainaren aurka (Ensino taldea 37 puntuko abantailez garaitu duena) anbizioz betea aurre egin dute. Gipuzkoarrak talde lan bikaina burutu dute eta estu hartu dituzte leiakideak. Bizirik mantendu dira azken laurdenaren azken zatira arte (32-38, 30. min), baina azkenean nekea nabaritu egin da eta gureak garaipenetik pausu batera utzi ditu (43-55).

Lehen neurketan, goizeko 9.00 etan jokatua, Ibaeta Ikasbasket taldeak ez du aukerarik eduki faborito handienetako baten aurka, Femeni Sant Adria taldea. Gureek bigarren zati bikaina burutu dute (24-25eko partziala), baina 30-56 galdu dute. Esperientzia ikaragarria izaten ari da talde guztientzarako. Garaipenak ez dira iritsi baina taldeak maila altuan leiatu du oso talde potenteen aurka. ZORIONAK NESKAK!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.