Partidu aurretikoak: gizonezkoen juniorrek eta emakumezkoen kadeteek ez dute deskantsatzen

Partidu aurretikoak: gizonezkoen juniorrek eta emakumezkoen kadeteek ez dute deskantsatzen

Gizonezkoen juniorrak eta emakumezkoen kadeteak dira astebukaeran deskantsatzen ez duten maila bakarrak gipuzkoako ligetan. Goierri Gaestopas taldeak Easo Adarra liderraren atsedenaldia aprobetxatzen saiatuko da lehen postura saltoa emateko; aurreko astean goierritarrek Easo gainditu eta garaipen batera kokatu ziren; Grupo EME Oiarso izango da arerioa jardunaldi hontan. Ama Guadalupekoa Ikasbasket eta Cafes Aitona Askatuak taldeak Hondartzan neurtuko dira, ustez, jardunaldiko leia orekatuenean. Hondarribitarrak (10-5) bostgarren postuan daude eta donostiarrak aldentzen saiatuko dira, seigarren postuan daudenak (8-9).

Emakumezkoen kadeteetan, kolidertzan diren hiru taldeetatik, Goierri Oxykor taldea (15-2) da, ustez leia arriskutsuena daukana astebukaeran. Bera Bera (13-5) jasoko du, laugarren sailkatua, Urretxun. Cafes Aitona Askatuak taldeak ere leia orekatua izan dezake, Zast Zarautz ZKE (12-6) taldearen aurka. Bitartean Easo AECC taldeak (15-2), Easo Alquileres Donosti (4-13) taldearen aurka neurtuko da. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak: 
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.