Gizonezkoen lehen mailan lidergoa eskuratzeko leia

Gizonezkoen lehen mailan lidergoa eskuratzeko leia

Hirugarren jardunaldia oso neurketa interesgarri batekin dator gizonezkoen lehen mailan. Lidergoa jokoan egongo da larunbatean (16.00) Azpeitian, lehenengoa, Errotaundi Okindegia ISB, eta bigarrena, TAKE Orbela Taberna, leiatuko diren nor baino nor gehiago. Ustez, astebukaerako leia interesgarriena da, gainontzerakoan, bost talde saiatuko dira beraien lehen garaipena eskuratzen (Oiartzungo Saskilagunak, Ordizia, Cafes Aitona Askatuak, Astigarragako Mundarro eta Bosteko Irauli).  

Porrotik jaso ez duten lau taldek emakumezkoen juniorretan, beraien neurketak etxean jokatuko dituzte. Zast Zarautzek Inar Optika ISB jasoko du; Grupo Eme Oiarsok Atletico San Sebastian Anie Tecnun jasoko du; Torrealday Asesores Hondarribiak BKL Txindoki jasoko du eta azkenik Typo 90 Askatuak Rusell taldeak itxiko du jardunaldia Bergara Soraluceren aurka. Cafes Aitona Askatuak Robota taldeak lidergoa mantentzen saiatuko da gizonezkoen juniorretan, Atletico San Sebastian Larrun-Tecnun taldearen aurkako neurketan. 

Emakumezkoen kadeteetan ere lehenengoaren eta bigarrenaren aurkako leia egongo da. Bera Bera taldeak, liderrak, Ostadar bixitatu beharko du, azterketa handia izango dena. Gizonezkoen kadeteetan, bestetik, Saski Axular bere hasiera bikainarekin jarraitzen saiatuko da Atletico San Sebastian Belokiren aurka, liderraren etxean garaipena eskuratzen saiatuko dena. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak: 
Gizonezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak
Euskal Ligak

Iruzkin bat idatzi