Asteburuak eman duena.

Asteburuak eman duena.

Asteburu garrantzitsua izan da pasa dugun hau, izan ere jokoan zeuden ligetako batzuk amaitu egin dira, eta Lauko Finalei paso eman diete, txapeldun ezberdinak zeintzuk izango diren jakiteko.

Errendimenduzko Junior mutiletan Saski Axularrek eta Loyola 21 Askatuakek finalerako txartel bat bilatuko dute eta han zain izango dute Erroibide Irun. Nesketan, berriz, lau sailkatuak Drunkat Askatuak, Mondragon Unibertsitatea, Goierri Uz Baleike eta Easo Ibaeta Basket Plagamanía izan dira; azken honek txartela lortu zuen Ostadar 81 eta 69ko emaitzaz garaituta.

Errendimenduzko Kadete nesketan ez da sorpresarik egon azken jardunaldian eta Zast Zarautzek, Ordizia 05ek eta Eskoriatza KE-k (3 partida jarraian irabazita momentu on batean aurkitzen dena) mailako finala jokatu ahal izatea bilatuko dute. Mutiletan Bergara Soraluze bakarka gelditu da lidergoan Cafés Aitona Askatuak Bidasoa aurkari zuzenari sendo irabazi ostean; donostiarrak EASO Andatzarekin batera berdinduta daude liderrari jarraiki.

Azkenik, partaidetzako kadete nesketan, Ordizia 06 KE-k dena irabazita amaitu du fasea, jokatutako bost partidetan garaipena eskuratuta; ondoren Intxaurrondoko Internacional, bigarren gelditu da, lau partida irabazi eta gero.  

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.