Jardunaldi atarikoa.

Jardunaldi atarikoa.

Maiatzak eskainiko dizkigun azken jardunaldian hainbat mailari emango dizkiegu begiratua.

Emakumezkoen Lehen Senior mailan, denen gainetik, Antigua Luberri A-k eta Graficas Juaristi ZAST-ek jokatuko duten partida dago, kontutan hartu behar baita Ostadarrekin batera lidergoa dutela jokoan. Interesgarria izango da baita ere Deba Garaiako derbia, Mondragon Unibertsitatea eta Eskoriatza K.E.-ren artean, irabazleak beheko postuak atzean uzteko aukera izango baitu. Horretaz gainera adi egongo gara Gizonezkoen Senior Hirugarren mailak utziko dizkigun emaitzei; batetik Ama Guadalupekoa Ikasbasketek eta Erroibide Irunek porrota ezagutu gabe jarraitzea bilatuko dute, eta, bestetik, hirugarren multzoan Modelberrik berriz ere irabaztea bilatuko du Andraitz aurkari zuzenaren aurrean.

Errendimenduzko juniorretan mutiletan jokatuko den partida bat aipatu nahiko genuke alde batetik: Erroibide Irun-Loyola 21 Askatuak; eta beste bat nesketan: Mondragon Unibertsitatea-Goierri Uz Baleike.

Errendimenduzko kadete mutiletan, partida handia Bergaran biziko dena, etxekoek Cafés Aitona Askatuak hartuko baitute eta irabazlea sailkapeneko lidergoan geldituko da bakarka; hori bai, EASO biak gertutik jarraika. Nesketan, Zarautzek partida guztiak irabazita amaitu nahiko du fase hau, baina horretarako Alkideba Ointxe garaitu beharko du asteburu honetan, etxean. Azkenik, Partaidetza nesketan Ordizia =6 KE-k bere atzetik dauden CD Internacional-ek eta Antigua Luberri A-k euren artean jokatu behar dutela aprobetxatu nahiko du, irabazita, sailkapenean aldea zabaltzeko.

Maiatzari agur esango diogu beraz. Ia ekainean, guztiok saskibaloiaz gozatzeko aukera edukitzeko parada daukagun.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.