Añares Rioja ISB taldeak Liga Dia-rako igoera faseari ekingo dio ostegun hontan

Añares Rioja ISB taldeak Liga Dia-rako igoera faseari ekingo dio ostegun hontan

Añares Rioja ISB taldeak erronka interesgarri bati ekingo dio ostegunetik aurrera. Talde gipuzkoarrak emakumezkoen ligarako igoera faseari egingo dio aurre Tenerifeko Rios Tejera aretoan. Luis Agirreren neskek denboraldiari amaiera bikaina eman nahi diote gorengo mailarako igoerarekin. Ikaragarrizko erronka. 

Iraurgi 2. multzoan egongo da Campus Promete, Patatas Hijolusa eta ISE CB Almeria taldeekin batera. Almeriarrak izango dira lehen aurkariak, B multzoko laugarren sailkatuak, (osteguna 16.00). Ostiralean 12.00etan Campus Prometeren aurka neurtuko dira, B multzoko dominatzaile handia fase erregularrean (24-2). Patatas Hijolusa (larunbata, 12.00) izango da azken aurkaria. Fase erregularrean jokatutako bi neurketetan, talde bakoitzak garaipen bat lortu zuen, (72-76 Azpeitian eta 63-71 Leonen).

Multzoko lehen bi sailkatuak, lehen multzoko lehenengo bi sailkatuekin gurutzatuko dira, zeinetan Celta Zorka, Ciudad de los Adelantados, Ynsadiet Leganes eta Barça CBS taldeak dauden. Finalaurrekoak irabazten dituzten bi taldeak izango dira igoera eskuratuko dutenak. 

Zalantzarik gabe erronka interesgarria jokalari gipuzkoarren partaidetza nabarmena eduki duen talde batentzat. Intza Lizarazuz gain, taldeko kapitaina dena, Garazi Arregi eta Libe Villar eta Alazne Lizaundia eta Nerea Soraluze juniorrek protagonismo handia eduki dute fase erregularreko neurketa bakoitzean; bestetik Miren Ezama, Maite Mereketig eta Maria Otaegik ere minutuez gozatzeko aukera izan dute emakumezkoen 2. Ligan. 

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik zorterik onena opa diogu Añares Rioja ISB taldeari igoera fase honetan. 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.