Asteburuak emandakoa
Asteburuak berri onak utzi dizkigu, denbora asko eta gero, errendimenduzko eta partaidetzako hainbat talde lehiatzen ikusi baititugu. Nahiko genuke gehiago eta lehenago izan balira, baina gutxienez, hasiera bat izan da.
Gainontzeko txapelketak geroz eta erritmo hobean doaz eta geroz eta saskibaloi hobea ematen ari dira. Gizonezko Lehen senior mailan Atletico San Sebastianek eta STL Azkunek irabazten eta indartsuenak direla erakusten jarraitzen dute; Emakumezkoen Lehen senior mailan berriz, Ostadar liderrak Antigua-Luberriren aurka galdu zuen eta donostiarrak lidertzarako hautagai bihurtu dira honenbestez. Gizonezkoen Senior bigarren mailan Avia Eibar Saskibaloiak indartsu jarraitzen du; nesketan, bigarren multzoan, TYPO 90 Askatuakek aurrenekoz galdu zuen, Erroibide Urbycolanen aurka hain zuzen ere, eta hirugarren multzoan Internacional Monsek liderren arteko deman 47 eta 44 garaitu zuen Graficas Juaristi.
Aipatzeko da baita ere pasa den asteburuan errendimenduzko junior eta kadete mailetako, eta emakumezkoen partaidetzako kadete mailako txapelketak martxan jarri zirela. Bien bitartean, partaidetzazko junior mailek, bai mutiletan eta baita nesketan ere, aurrera jarraitzen dute.