Denboraldi hasiera urriaren 4ra arte atzeratzen da

Denboraldi hasiera urriaren 4ra arte atzeratzen da

Irailaren 1ean egindako Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Zuzendaritza Batzordean erabaki zen denboraldi hasiera urriaren 4ra arte atzeratzea.
 
Kirol federatua eta eskolarra modu seguruan egin ahal izateko gaur egun bizi dugun ziurgabetasun egoera alde batetik, klub batzuek, kirol instalakuntzarik eerabili ezinaren ondorioz euren aurredenboraldia ezin izan dutela hasi ikusita, eta guzti honi, bizitzen aro diren errealitatean oinarrituz klub batzuetako zuzendaritzetatik iritsi zaizkigun ezinegonak gehituta, erabaki hau hartzea beharrezkoa zela pentsatu dugu.
 
Irailaren 28an egingo den Batzar Orokorrean aztertuko dira batzarkideekin ordura arteko iraileko asteak nola joan diren ikusita, lehiaketa federatuetarako ezarritako hasierako datak errespetatzeko osasun eta segurtasun nahikoa berme ematen diren.
 
 

Iruzkin bat idatzi