
Mahai laguntzaile ikastaroa
Denboraldi berria hastearekin batera, mahai laguntzaile ikastaroa egingo da ONLINE.
Ikastaroan izena ematen dutenek materiala eta guztira 5 orduko klaseak izango dituzte eskuragarri www.gisaski.eus webgunean, prestakuntza-arloan, irailaren 28tik urriaren 3ra bitartean. Epe horretan, klaseak egin eta testak gainditu behar dira, eta irakasleekin ordubeteko klase telematikoarekin amaitu behar da ikastaroa.
Ikastaroaren baldintzak honako hauek dira:
- Gutxienez 14 urte izatea.
- Kostua: (elkargokide federatu gisa 2020ko abenduaren 1a baino lehen alta emanez gero, zenbatekoa itzuliko da).
- Irailaren 25era arte izena emateko epea esteka honetan.
Ikastaroaren kostuaren diru-sarrera honako kutxabank helbidean egin beharko da: IBAN 50 – 2095-5009-73-1061453543. Kontzeptuan ikaslearen izena adierazi beharko da.