Teknifikazio jardunaldi berriak

Teknifikazio jardunaldi berriak

Aurreko astean jakinarazi genuen kimu eta infantil mailetako Federazioaren teknifikazioekin hasiko ginela.

Aurten, berritasun modura, teknifikazio hauek bailaraka daude antolatuta. Beasainen eta Bergaran hasi ginen aurreko astean. Asteburu honetan, Donostiak (Mons-eko kiroldegian), Azpeitiak (Azpeitiako Kiroldegia) eta Hondarribiak (Hondartza kiroldegia) hartuko diete lekukoa, Donostialdeako, Urolako eta Bidasoa bailarako haurrak arituko direlarik bertan.

Iruzkin bat idatzi