Sorpresak emakumezkoen kadeteen mailan

Sorpresak emakumezkoen kadeteen mailan

Lauko finala jokatzeko eskubidea ematen duten postuak argitzen doaz liga gipuzkoarretan. Emakumezkoen lehen mailan, Txintxu Gozotegia ISB taldea trataezin mantentzen da etxetik kanpo bigarren sailkatua gainditu ostean, Ostadar SKT taldea (38-50), azpeitiarrek neurketa lehen zatian bideratua utzi zuten (11-31). Antigua Luberrik aurrera pausu handia eman du hirugarren postuan egonkortzeko, Atletico San Sebastian (53-31) garaituz, bitartean CD Internacional, sailkapenaren azken aurrekoak, jardunaldiko ezustekoa eman zuen bostgarren sailkatua garaituz, Cafes Aitona Askatuak (52-57).

Gizonezkoen lehen mailan, lehen lau sailkatuek garaipen berriak gehitu zituzten sailkapenean, gainontzeko jarraitzaileak aldenduz. Ohorezko postuetarako zuzeneko leian, Mekalki Aloña Mendik, Bosteko Irauli gainditu zuen (52-38), sailkapeneko bostgarrena eta Top 4tik bi garaipenetara kokatzen da. Sailkapenaren behekaldean, Alde Zaharrak farolillo gorria utzi zuen Cafes Aitona Askatuak (58-52) gaindituz eta TAKE Orbela Taberna taldea ezustekoa emateko pausu batera geratu zen Zarautzen (55-53).

Grupo EME Oiarso taldeak garaipen handia lortu zuen astebukaera honetara arte emakumezkoen juniorretako kategorian liderra zenari egindako bixitan, Easo Bankoa (37-58). Errenteriarrek hirugarren laurdenean hautsi zuten neurketa 4-16 ko partzialarekin. Inar Optika ISB kokatu da orain lidergoan. Gizonezkoen juniorretan, Zast Zarautz ZKE taldeak bostgarren sailkatua gainditu zuen zuzeneko leian, Ama Guadalupekoa Ikasbasket (81-55), orain azken hauek laugarren postutik bi garaipenetara geratu dira.

Emakumezkoen kadeteetan, kolidertzan ziren hiru taldetik bik, porrota  jaso zuten. Cafes Aitona geratzen da bakarrik sailkapenaren buruan, Alkideba Ointxe taldeari eginiko bixitan garaile irten ostean (27-52), eta Goierri Oxykor eta Easo AECC taldeen porroten ostean. Urretxuarrek neurketa argi galdu zuten Zast Zarautz taldeari eginiko bixitan (54-27), azken hauek Top 4 tik pausu batera mantentzen dira. Donostiarrak berriz zazpigarren sailkatuak gainditu zituen, Ostadar SKT taldeak 53-51, garaile suertatu ziren hirugarren laurden bikain bati esker (25-12). Azkenik gizonezkoen kadeteetan, Easo 04 Mendaur taldeak sendo jarraitzen du sailkapenaren lehen postuan hirugarren sailkatuaren aurka inposatu ostean, Ordizia KE, 76-57 (17-7 azken laurdenean). Beheko aldean, Cafes Aitona Askatuak Urola taldeak urteko bigarren garaipena lortu zuen Iragaz ISB 45-43 garaitu ostean. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:  
Emakumezkoen 1. Maila
Gizonezkoen 1. Maila
Emakumezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 3. Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.