Saskibaloia kategoria guztitan astebukaeran

Saskibaloia kategoria guztitan astebukaeran

Kategoria gehienetan atsedenaldia egon zen astebukaera baten ostean, saskibaloi gipuzkoarra kategoria guztietara bueltatuko da astebukaera hontan. Maiatzeko lauko finalean egoteko borroka puri purian dago, eta astebukaera honek leia hortako hainbat neurketa dakarzkigu. Emakumezkoen lehen mailan, Antigua Luberri  taldeak (11-5), Atletico San Sebastian  taldea (11-5) jasoko du hirugarren posturako dagoen leian. Gizonezkoen lehen mailan, Bosteko Iraulik, bostgarren sailkatuak (12-6), bigarren sailkatua den Mekalki Aloña Mendi (14-4) gainditzeko saiakera egingo du Oñatin, horrela sailkapena gehiago estutuz. 

Easo Bankoa taldeak (12-3), Grupo EME Oiarso (12-4) jasoko du emakumezkoen juniorretan lidertza jokoan delarik. Gizonezkoen juniorretako lehen bi sailkatuen atsedenaldia baliatuz,  Zast Zarautz ZKE (13-4) taldeak bostgarrenarekiko abantaila zabaltzen saiatuko da Ama Guadalupekoa Ikasbasket (11-5) gaindituz. Emakumezkoen kadeteetan, Zast Zarautz ZKE (5. 12-7) kolidertzan den Goierri Oxykor (16-2) garaitzen saiatuko  da, horrela Top 4 ean sartzen edo behintzat asko gerturatzen. Gizonezkoen kadeteetako Easo 04 Mendaur taldeak (12-2), hirugarren postuan dagoen Ordizia (8-5) jasoko du, lehen itzulian donostiarrak estu hartu zituzten (73-75).

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Emakumezkoen 1. Maila
Gizonezkoen 1. Maila
Emakumezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 3. Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.