Salto Bera Berak igoerako lauko finala jokatuko du astebukaera hontan Zaragozan

Salto Bera Berak igoerako lauko finala jokatuko du astebukaera hontan Zaragozan

Salto Bera Berak lehen mailarako igoera faseko lauko finala leiatuko du astebukaera honetan Zaragozan. Sailkapen disdiratsua lortu ostean Bartzelonako fasean, Iban Perez eta Gonzalo Martinez entrenataileek zuzendutakoak finalaurrekotan Granada Integra taldearen aurka leiatuko dira. CAI Deporte Adaptado eta UNES Barca neurtuko dira finalerako beste txartelaren bila. Lauko finaleko garaileak lehen mailarako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta bigarrenak play off batean leiatu beharko du beste txartelaren bila. Gipuzkoako saskibaloi federakuntzatik zorterik onena opa diogu Bera Bera taldeari erronka itxaropentsu honetan. GOAZEN EKIPO!

Hauexek dira neurketen ordutegiak:

Larunbata (17.00): Salto Bera Bera – Granada Integra.
Larunbata (19.00): CAI Deporte Adaptado – UNES Barça.
Igandea (10.00): 3. – 4. postua.
Igandea (12.00): Finala.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.