Kirol Busean Elkarrekin, Energia EerAgen estatu mailako sarietan golardatua.

Kirol Busean Elkarrekin, Energia EerAgen estatu mailako sarietan golardatua.

Kirol Busean Elkarrekin iniziatiba, zeinekin Zast Zarautz, Goierri Saskibaloia eta Andraitz Saskibaloia taldeak mugitzen diren, beste kiroletako talde gehiagoz gainera, estatu mailako Energia EerAgen sarietako ohorezko aipamenarekin aitortua izan da mugikortasun jasangarrien kategorian. 

“Berri pozgarria da gure proiektua estatu mailan aitortua izatea. Ia bost urte daramatzagu lanean eredu honekin, eta eredu bikaina dela dirudi. Abantailen artean nabarmentzekoa da garraiobide honek eskeintzen duen ziurtasuna eta erosotasuna bakoitza bere kotxeetan joatearekin kontrajarriz”, baieztatzen zuten KEB-ko kideek Koldo Mitxelenan atzo eman zuten prentsaurrekoan eta zeinetan ZAST Zarautzeko Dan Lertxundik eta Goierri Saskibaloiko Xabier Chicok parte hartu zuten. 

Iniziatiba honen helburua ingurumenarekiko kostuari eta kostu ekonomikoari aurre egitea da, izan ere astebukaeratan egiten diren desplazamenduetako %70 neurketak jokatzeko, bakoitzaren kotxeetan egiten dira. KBE-en emaitzak martxan daramatzan hiru denboraldietan bikainak izan dira. Lehengo urtean 33.000 pertsona mugitu ziren 141 talde desberdinetakoak, horrela erregaiaren %45 a aurreztuz. Gainera erabiltzen duten klubak oso pozik daude eskeinitako zerbitzuarekin. 

Informazio gehiago nahi izatekoatan, Kirol Busean Elkarrekin-en web orria bixitatu: http://kbe.gipuzkoakirolak.net. ZORIONAK DENOI!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.