Play Off garaia iritsi da IDK Gipuzkoa taldearentzat

Play Off garaia iritsi da IDK Gipuzkoa taldearentzat

IDK Gipuzkoak emakumezkoen ligako play off-ak hasiko ditu arratsalde hontan. Azu Muguruzarenak Cadí la Seu-ren aurka neurtuko dira, talde oso sendoa, batez ere bere kantxan, non Perfumerias Avenida izan den garaipena eskuratu duen talde bakarra. Kanporetako lehen neurketa gaur izango da 20:00 etan Lleidan; Gaskan igandean 12:00etan bigarren neurketa jokatuko da, gure saskibaloiarentzat festa handia izango denean. Hirugarren neurketa behar izatekotan, berriro ere La Seu D’Urgell-en izango da (asteazkena 17, 20:00etan). 

Gipuzkoako saskibaloi federakuntzatik zorterik onena opa diogu IDK Gipuzkoa taldeari erronka itxaropentsu honetan. GOAZEN EKIPO!

1. partidua: gaur, 20.00 (La Seu).
2. partidua: igandea, 12.00 (Gasca).
3. partidua: asteazkena, 20.00 (La Seu, beharreazkoa bada).

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.