#EUSKANF18 Juniorrak Lezon: hemen dago txapelketaren kartela

#EUSKANF18 Juniorrak Lezon: hemen dago txapelketaren kartela

Hemen dago Lezoko #EUSKNAF18-ren kartela. Lezoko Bekoerrota kiroldegian izango da abenduaren 27an eta 28an, Euskadiko eta Nafarroako txapelketak junior mailan. Aukera bikaina izango da saskibaloiaren promes handienataz gozatzeko. 

Gipuzkoa, Bizkaiaren aurka neurtuko da finalaurrekotan, bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere. Emakumezkoek, Oskar Sotomayorrek aginduta, irekiko dute hitzordua ostegunean 10.00etan, gizonezkoek bitartean, Alex Astigarragak aginduta, testigua hartuko dute egun berean 12.00etan. Arratsaldean iritsiko da Araba eta Nafarroarentzat txanda (16.00 emakumezkoen finalaurrekoa; eta 18.00etan gizonezkoen finalaurrekoa). Espektakulua ostiralean amaituko da. Goizean jokatuko dira hirugarren postua erabakitzeko leiak (10.00 etan emakumezkoak eta 12.00etan gizonezkoak). Arratsaldean jokatuko dira final handiak, 16.00etan emakumezkoena eta 18.00etan gizonezkoena.

Lezoko Kurkubi Saskibaloi kluba maitasun handiz ari da Gipuzkoako eta Euskadiko federazioekin lanean txapelketa saskibaloiaren festa handia izan dadin. Jokalarien maila oso handia izango da kantxan, Euskadiko saskibaloiaren kantera onena bertan egongo delarik, besteak beste Baskonia, Gernika, Bilbao Basket, Iraurgi, Easo, … eta beste klub batzuetako jokalariekin. Haietako batzuk goi mailan esperientziadunak izango dira, hala nola, Alazne Lizundia eta Nerea Soraluze, Añares Rioja taldeko jokalariak Emakumezkoen 2. mailan, edo Ane Esnal, Bera Bera taldeko jokalaria, egunerokoan IDK Gipuzkoarekin entrenatzen duena eta talde berdinarekin debuta egin duena Emakumezkoen ligan. 

Beraz, Lezo bi egunetan zehar, Euskadiko eta Nafarroako saskibaloiaren hiriburua izango da.ç

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.