Onena astear da: denboraldiaren hasiera

Onena astear da: denboraldiaren hasiera

Bihar da eguna. Ordizia, aukeratutako tokia. Gizonezkoen lehen maila Ordizia eta Donosti Dolphins taldeen arteko neurketa batekin hasiko da, eta Gipuzkoako ligen lehen neurketa izango da. Hasierako pistola tiroa besterik ez da izango izan ere astebukaera hontan gizonezkoen bigarren maila, emakumezkoen junior maila eta gizonezkoen eta emakumezkoen kadeteen mailak ere hasiko baitira. 

Beraz, taldeek asteetan zehar lan egin dutena praktikan jartzeko garaia iritsi da. Atzean geratzen dira aurredenboraldiko lan fisikoa eta taktikoa. Orain ikasi eta prestatutakoa kantxan erakusteko ordua da. 

Guztira 68 izango dira astebukaera hontan denboraldia ekingo duten taldeak. Ordizia eta Donosti Dolphins taldeen arteko neurketa, Majori kiroldegian 19.30etan jokatuko dena, 34 neurketetatik lehenengoa besterik ez da iozango; beraz astebukaera hontan Gipuzkoako kantxak saskibaloi bikainaz egongo dira beterik. Kontsultatu jarraian kategoria bakoitzeko ordutegiak: 

Gizonezkoen 1. Maila
Gizonezkoen 2. Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Kadeteak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.