Ointxe txapeldun eta Easo txapeldunorde Euskadiko Txapelketan

Ointxe txapeldun eta Easo txapeldunorde Euskadiko Txapelketan

Pasa den asteburuan Arrasate eta Gasteizen Euskadiko Txapelketako Final Fourrak jokatu ziren kadete mailan. Ointxe Araskiko neskak Euskadiko txapeldunak dira Easo Bankoaren aurka sendo irabazi ondoren finalderdietan 100-42. Arrasatekoek Loiola Indautxuren aurka jokatu zuten finalean. Sufritu zuten Euskadiko txapeldunak izateko, baina azken laurden on baten ondoren Iturriperen aurka irabazi zuten (60-52). ZORIONAK NESKAK!

Gasteizen, Easo Adarrak sufritu zuen Bilbao Unamunoren aurka imposatzeko. Donostiarrek azken minutuetan gogor ibili ziren eta azkenean 55-53 justu batekin irabazi zuten. Igandean, gogokoaren aurka jokatu zuten, Fundación 5+11. Easok atsedenerarte aguantatu zuen, baina bigarren zatian alabako mutilak hobeak izan ziren eta finala etxera eraman zuten. Txapeldunorde eta pasea Espainiako Txapelketarako Alberto Ausínen taldearentzat, ZORIONAK GUZTIOI!

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.