Neurketa aurretikoak: leia exigenteak lehen mailetako liderrentzat
Saskibaloia bueltan da gure kantxetara inhauteriatako geldialdiaren ostean. Gizonezkoen lehen mailan, bi koliderrek leia estuak dituzte. Bosteko Irauli, CD Internacionalen aurka, bostgarren sailkatua, eta TAKE Orbela Tabernak beti zaila den ZAST Zarautzen kantxa bixitatuko du. Emakumezkoen lehen mailan, sailkapenaren buru diren hiru taldetik bik, haien artean jokatuko dute: Ostadarrek Antigua Luberri jasoko du Maialen Chorraut kiroldegian (argazakia: Ostadar).
Gizonezkoen juniorretan, Hernani, Ama Guadalupekoa Ikasbasket ezustean harrapatzen saiatuko da bere dinamika onari amaiera emanez. Emakumezkoen juniorretan, Grupo EME Oiarsok, Eskoriatza bixitatuko du ZAST Zarautzen uberan jarraitzeko asmotan, hauek Easo Universidad de Deusto jasoko dutelarik.
Gizonezkoen kadeteetan leia sailkapenaren goikaldean. Easo Raviolina taldeak, BKL Murumendi jasoko du; oso leia garrantzitsua izango da Ordiziarengandik pausu batera egoten jarraitzeko; hauek Atletico San Sebastian Beloki taldea edukiko dute aurkari. Emakumezkoen kadeteetan, Bera Bera eta BKL Esparruren arteko leia da jardunaldiko erakargarrienetakoa.
Kontsultatu hemen astebukaerako ordutegi guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak