Lehen maila: Aloña Mendi lider berria

Lehen maila: Aloña Mendi lider berria

Aloña Mendi, Astigarragako Mundarro, Donosti Dolphins eta Errotaundi Okindegia dira lehen mailako gizonezkoen sailkapenaren buruan bigarren jardunaldiaren ostean. Lau taldeek lortu dituzte garaipenak jokatutako bi partiduetan, kantxa faktoreak garrantzia hartu duen jardunaldi honen ostean. Bi taldek besterik ez dute lortu garaipena beraien kantxatik urrun: Errotaundik DKS-ren pistan eta Atlético San Sebastianek Alde Zaharrari eginiko bixitan. 

Oñatin, Aloña Mendik, lehen jardunaldiaren ostean liderra zen Santo Tomás Azkune garaitu zuen, bigarren laurdenean 8 punturekin uztea lortu zuena (69-61). Astigarragako Mundarrok Oiartzunen Saskilagunak garaitu zuen partidu hasiera on baten ostean eta Donosti Dolphinsek TAKE Orbela Taberna garaitu zuen azken minututan erabaki zen partiduan (62-47).

Berdintasun handieneko neurketa Cafés Aitona Askatuak eta Hernani K.E. -ren artekoa izan zen. Donostiarrak 55-53 nagusitu ziren, azken laurdena 38-42 atzetik hasi arren. Bosteko Iraulik beren lehen garaipena lortu zuen Zast Zarautzen aurka (55-47).

Kontsultatu hemen emaitzak eta sailkapena.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.