Juniorrak eta kadeteak: BKL Usurbek, Eskoriatzak eta Ordiziak sendo jarraitzen dute
Sailkapenaren buruan aldaketarik ez da egon gizonezkoen eta emakumezkoen junior ligetan, eta ezta emakumezkoen kadeteetan. BKL Usurbe, Eskoriatza eta Ordizia hain zuzen ere dira lidergoan jarraitzen dutenak bigarren jardunaldiaren ostean.
Beasaindarrek euren bigarren garaipena eskuratu zuten gizonezkoen juniorren mailan Askatuak B 59-43 gainditu ostean. Mondragon Unibertsitatea A, Cafes Aitona Askatuak eta Easo Adarrak ere beraien bigarren garaipena eskuratu zuten. Jardunaldiko norgehiagoka parekatuenean, Atletico San Sebastianek sekulako iraulketa lortzear egon zen Goierri Gaestopasen aurka, baino azken laurdeneko 23-8 partziala ez zen nahikoa izan (56-58). Kontsultatu hemen emaitzak eta sailkapena.
Emakumezkoen juniorretan, Eskoriatza K.E. sendo jarraitzen du sailkapenaren buruan Eorribide Irun erraz gainditu ostean. Bera Bera eta Urbycolan Hondarribia dira bi garaipenekin erritmoa jarraitzen diotenak bi jardunaldi jokatu ostean. Inar Optika ISBk ezin izan zuen bigarren garaipena lortu Easo Bankoaren kantxan. Donostiarrek bi puntugatik galtzen zuten azken laurdenaren hasieran, baino 22-11 ko azken partzialak garaipena eman zien (53-44). Kontsultatu hemen emaitzak eta sailkapena.
Emakumezkoen kadeteetan, bost talde dira bi garaipen lortu dituztenak bi jardunaldi jokatu ostean. Ordiziak jarraitzen du lider Easo AECC 49-65 gainditu ostean. Bera Bera, Grupo EME Oiarso, Zast Zarautz eta Cafes Aitona Askatuak dira bi garaipen lortu dituzten beste taldeak. Kontsultatu hemen emaitzak eta sailkapena.