Aurretikoa: Liga probintzialek martxan dihardute eta euskal ligen txanda da orain

Aurretikoa: Liga probintzialek martxan dihardute eta euskal ligen txanda da orain

2018/2019 denboraldiko bigarren astebukaeran euskal ligetako junior eta kadeteen mailak martxan jarriko dira, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere. Hauetan bi gipuzkoar derbi egongo dira. Gizonezkoen juniorretan, Alter Consulting ISB-k, Easo Begitek bixitatuko du Gaskan (igandea, 10.00). Bestetik, gizonezkoen kadeteetan, Cafes Aitona Askatuak Mondragon Unibertsitatea jasoko du Gaskan (larunbata 15.30).

Gainontzeko kategoria probintzialek, euren bigarren jardunaldiari ekingo diote, duelu erakargarriak egongo direlarik kategoria guztietan. Gizonezkoen lehen mailan, Santo Tomas Azkunek Aloña Mendi jasoko du, bi taldeek garaipena modu errazean lortu zuten lehen jardunaldian. Lasarten, Ostadarrek Bera Bera jasoko du emakumezkoen errendimenduko juniorretan, bi taldeen garaipenaren ostean lehen jardunaldian. Gizonezkoen juniorretan, Zast Zarautzek denboraldiari ekingo dio Astigarragako Mundarroren aurka, lehen jardunaldian deskantsua izan baitzuen. Azkenik emakumezkoen kadeteetan, liderrak, Ordizia K.E. Easo AECC. bixitatuko du. (Argazkia: Aloña Mendi K.E.).

Kontsultatu jardunaldi osoko ordutegiak:

Liga Probintzialak
Gizonezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak

Euskal Ligak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Kadeteak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.